Gaur egun, ia hiru milioi (2.873.512) biztanle (1990/91ko errolda), hogei mila kilometro baino zertxobait gehiago dituen herrialde zatituan.

      Euskal Herria hogei eta hogeita bat mila kilometro karratu artean dituen lurralde-eremua da.

      Sei lurralde historiko ditu: Nafarroa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Zuberoa, gaur egun Estatu espainiar eta frantziarren menpe. Estatu espainiarrak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa menperatzen ditu, eta frantziarrak Lapurdi eta Zuberoa. Nafarroa bien artean partekatzen dute.

      Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoek Euskal Autonomi Erkidegoa osatzen dute 1979 urteaz geroztik. Hau, frankoren ondorengo Estatu espainiarrak bere lurraldea eta Administrazioa zatitu dueneko 17 Autonomi Erkidegoetako bat da. Nafarroa lurralde historikoa, frantziarren menpe dagoen Pirinioz harandiko Behe Nafarroa ezik, beste 17 Autonomi Erkidegoetako bat da, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatea deiturikoa.

      Frantziarren menpe dauden Euskal Herriko lurraldeek ez dute inolako ezagupen politiko ez administratiborik, unitate gisa. Biarnorekin batera, Pirinio Atlantiarren Departamenduan sartuta daude, honen hiriburu amankomuna Biarnokoarena izaki: Paue.

      Euskal Herriaren azalera, 20.618 kilometro karratu (1)

        Hego Euskal Herriak 17.656 kilometro karratu ditu.

          Nafarroako Foru Komunitateak 10.421 km karratu.

          Euskal Autonomi Erkidegoak 7.234,8 km karratu:

            3.037,3 Arabak

            2.217,2 Gipuzkoak

            1.980,3 Bizkaiak.

        Ipar Euskal Herriak 2.962 kilometro karratu ditu:

          1.318 Behe Nafarroak

          859 Lapurdik

          785 Zuberoak

      Euskal Herriaren izatezko biztanleriaren bilakaera, 1990-1991 (2)

      Biztanle-kopurua:

        1.084.616 1900 urtean

        1.160.023 1910 urtean

        1.272.645 1920 urtean

        1.421.920 1930 urtean

        1.516.852 1940 urtean

        1.629.172 1950 urtean

        1.978.035 1960 urtean

        2.562.760 1970 urtean

        2.879.032 1981 urtean

        2.882.766 1991 urtean

      Gaur egun biztanleria 2.900.000 lagunetik gorakoa da.

      HEGO Euskal Herriko (Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) izatezko biztanleriaren bilakaera, 1787-1996. (3) Biztanle-kopurua:

        529.250 1787 urtean

        505.178 1797 urtean

        614.214 1826 urtean

        518.455 1833 urtean

        710.892 1857 urtean

        728.340 1860 urtean

        754.883 1877 urtean

        814.541 1887 urtean

        880.275 1897 urtean

        911.265 1900 urtean

        986.023 1910 urtean

        1.096.650 1920 urtean

        1.237.593 1930 urtean

        1.325.382 1940 urtean

        1.444.172 1950 urtean

        1.773.696 1960 urtean

        2.343.503 1970 urtean

        2.556.297 1975 urtean

        2.642.334 1981 urtean

        2.638.598 1986 urtean

        2.622.572 1991 urtean

        2.618.629 1996 urtean

      Ikus bedi 1950-1975 urteak bitartean emandako hazkunde bortitza (milioitik gorakoa 25 urtetan), 1975 urteaz geroztik emandako moteltzea, eta 1981 urtean hasitako jaitsiera.

        (1) Aipatu beharra dago ez dela behar lukeen bezain garbi agertzen Euskal Herriaren lurralde-hedadura, oinarrizko datua den arren. Sarritan esaten da 20.664 kilometro karratu direla (adb., M. Asunción URZAINKI eta Elisabete AZKARATE: Euskal giza geografía. Organización del espacio vasco, en AAVV -Euskal esparruaren antolakuntza Auzo Elkarteetan-: Euskal herria. Historia eta gizartea. Euskadiko Kutxa, Oiartzun, 1984, 109. orr.; adb., Euskal Autonomi Erkidegoko gobernuaren oraingo web orria.

        Baina herrialdea politikoki zatituta dagoenez, administrazio desberdinek BEREN lurraldeen hedadurari buruz ematen dituzten datuak, batuta, sarritan ez datoz bat aipatutako 20.664 zenbateko horrekin. Hemen zati bakoitzari dagozkion datu ofizialak ematea erabaki dugu.

        EAE, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren hedadurari buruzko datuak Eustatek (Estatistikarako Euskal Erakundea) kaleratutako argitalpenatik hartu dira: Euskal Urtekari Estatistikoa 95, Gasteiz, 1996, 6. orria. Nafarroako Foru Komunitateari dagozkionak, Nafarroako Aipamen Estatistikotik hartu dira. 1984 urtea, Nafarroako Gobernuak argitaratua. Lehendakaritza Departamentua, Iruñea, 1986, 22. orr. Ipar Euskal Herriaren hedadurari buruzko datuak EGINen URTEKARIETATIK eta honekin bat datozen beste hainbat iturrietatik hartu dira (adb., J.L.DAVANT et

        alii: Euskadi gerran, EKIN, Baiona, 1987, 112. orr.), batzuetan datu desberdinak kaleratzen badira ere (adb. Que sais-je? bilduman, Jacques Allières: Les Basques, -Euskaldunak,- Presses Universitaires de France, Paris, 1977, 9-10 orr., non Ipar Euskal Herriari 3.094 kilometro karratuko hedadura ematen zaion: 1.500 Km karratu Behe Nafarroari, 777 Lapurdiri eta 817 Zuberoari).

        (2) Euskal Herriak 1900-1991 urteak bitartean izandako biztanleriaren bilakaerari buruzko datuak Luis Nuñez euskal soziologoak jorratu zituen eta 1988ko EGIN URTEKARIAN argitaratu ziren, 124. orr., 1900-1970 urteak bitarteko datuak, 1992ko EGIN URTEKARIAN, 129. orr., 1981 eta1992 bitartekoak. Honen iturriak Espainiako Instituto Nacional de Estadística erakundearen, eta honen Frantziako parekoa den INSEE erakundearen erroldak dira. 1981 urteko datuak urte berean egindako Espainiako erroldatik eta 1982ko Frantziakotik atera dira. Era berean, 1991 urteko datuak 1991ko martxoaren 1eko Espainiako erroldatik eta 1990eko martxoaren 15eko frantziarretik lortu dira.

        (3) HEGO Euskal Herriko (Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) izatezko biztanleriak 1787-1991 urteak bitartean izandako bilakaerari buruzko datuak Justo DE LA CUEVA eta MARGARITA AYESTARAN euskal soziologoen liburutik hartu dira: La crisis de CINDU-EUSKADI (EUSKADI deituriko Hiri Industrial -CIudad iNDUstrial, gaztelaniaz- baten krisi ekonomiko, sozial eta politikoa). Euskadi ¿dónde vas? ¿por qué? bildumako I. liburukia (euskal ekonomia eta gizartearen giltzarri estruktural eta dialektikoak), ECO S.A., Madril, 1982. Taula, Grafiko eta Mapen Eranskineko 3. orr. Iturriak: 1787 urtekoak Floridablancaren erroldatik hartuak; 1797 urtekoak Godoyren erroldatik; 1826 urtekoak Sebastian de Miñanoren Espania eta Portugaleko hiztegi geografiko-estatistikotik, Madril, 1826, VI. Lib., 27. orr; eta 1833 urtekoak azaroaren 30eko Errege Dekretutik . Era berean, hauek guztiak Pedro ROMERO DE SOLISen lanetik hartu dira: La población española en los siglos XVIII y XIX -espainiar biztanleria XVIII eta XIX mendeetan, Siglo XXI Argitaletxea, Madril, 1973, 137, 159, 170 eta 173. orr. Obra honetatik hartu dira ere 1857tik 1897ra bitarteko erroldetako datuak 237, 262 eta 263. orr. 1860ko erroldako datua ezik, Manuel GONZALEZ PORTILLAren lanetik hartua: La formación de la sociedad capitalista en el País Vasco -Gizarte kapitalistaren sorrera Euskal Herrian- (1876-1913), Haranburu, Donostia, 1981, II. Lib. 153. orr. 1900 eta 1960 urteak bitarteko datuak Espainiako estatistika-erakundearen liburutik hartu dira: 1960ko errolda, I. Liburukia, XIX. orr. Eta aurreragoko urteetakoak, INE eta Eustaten argitalpenetatik.

        LORBIDEk itzulia euskarara

        Euskal Herria, Europako nazio-herri zaharrena nagusien orrira